Gerentzia >> Aurkezpena

Ondo etorri Virgen Blanca Klinikara.

Virgen Blanca Klinika Begoñako Basilikaren ondoan dagoen Asistentziarako Osasun Zentro pribatua da.

    Mediku talde batek sustatu zuen honako helburu hauekin:

  • Goi-mailako prestakuntza duten profesionalen bitartez, kalitate handiko zerbitzua eskaintzea. Horretarako, etengabe eguneratutako baliabide teknologiko modernoak erabiltzen ditugu.
  • Gaixo eta familiei arreta pertsonalizatu eta arduratsua ematea, osasun praxien barruan dauden arau etiko-moralak kontuan hartuta.
  • Osasun zientzien arloko ikerkuntza zientifiko zein teknikoaren arloko zereginetan ahal den neurrian laguntzea.

Virgen Blanca Klinikako akzio gehienak IMQ-k dauzka. Erakunde honekin dugun konpromiso hori dela eta, bai bere aseguratuei bai gure instalazioetan artatutako edozein pazienteri eskaini beharreko asistentzia hobetu behar dugu.

Gure helburua egunez egun hobetzen ibiltzea da, eta horretarako, beraien egonaldia atsegina izaten saiatuko gara. Era berean, beste pazienteenganako jarrera adeitsua edukiz lagunduko diguzulakoan gaude. Halaber, ezarritako helburuak betetzen ez ditugunean zure zuzenketa espero dugu.

Ondo etorri.

ZUZENDARITZA

Virgen Blanca Klinika: Mendiri Maisua 2, 48006 Bilbao / Tlf.: 94 412 7011 / email: infovb@clinica.imq.es