Pazientea >> Osasuna eta segurtasuna

Lagundu infekzioak ez izaten
Eskuak garbitzea ospitaleko infekzioak ez izateko neurri eraginkorrena da. Garbitu eskuak sarritan eta gogorarazi bisitei gauza bera egiteko.
Eskatu senide eta lagunei ez bisitatzeko gripe, arnasa-aparatuko gaixotasun edota bestelako gaixotasun kutsakorrik baldin badute.
Segurtasuna medikamentuekin
Etxean botikaren bat hartzen ari bazinen, errezetarekin zein errezeta barik, komenigarria da hona ekartzea eta zure mediku edo erizainari esatea. Posiblea bada, ekar ezazu hartzen ari zaren botiken zerrenda.
Klinikan zauden bitartean medikuak medikazioa hartzen jarraitzea aproposa den, aldatu edo eten egin behar den erabakiko du.
Zure segurtasuna eta hartzen ari zaren medikazioaren kontrol handiagoa izateko, logelan ezingo dituzu medikamenturik eduki zure kontura hartzeko, zure medikuak agindu eta erizainak eman ez badizkizu.
Esan zure mediku edo erizainari alergiarik duzun edota botika, elikagai edo latexdun produkturen batek erreakziorik inoiz egin dizun .

Zure zaintzan parte hartu
Ahal duzun informazio guztia eman zure historial medikoari buruz, baita, hartzen dituzun botikei buruz ere.
Hitz egin zure mediku eta erizainarekin tratamenduari buruz. Ziurtatu dena ulertzen duzula eta ados zaudela. Ez izan berriz galdetzeko beldurrik, zerbait ulertu ez baduzu.
Informatu zure mediku edo erizaina minik baduzu; egoera gehienetan mina kontrola daiteke. Zuk eta sanitarioen ekipoak lankidetzan lan egin dezakezue berau lortzeko.
Posiblea bada, senideren bat aukeratu medikuekin hitz egiteko. Pertsona honek beste senide eta lagunak informa ditzake, zuk horrela nahi baduzu.
Prebentzioa ez jausteko
Pertsona batzuek ingresatuta dauden bitartean jausteko arrisku handiagoa dute, gaixotasunek, botikek edo prozedimendu kirurgikoek ahuldu edota orekan eragin dezaketelako. Gainera, ekipamendu medikoak eta ezezaguna den inguruneak joan-etorriak zaildu ditzakete.
Ez dugu zu kaltetzea nahi, horregatik zure laguntza behar dugu.
Honako honetaz konprometitzen gara:
Ingresatzean jausteko arriskua ebaluatzea.
Nahi gabeko erorketak prebenitzeko, klinikan zauden bitartean zelako neurriak hartu daitezkeen zehaztea.
Beharrezkoa denean ohetik altxatzen edo komunera joaten laguntzea.
Behar izanez gero, ibiltzen laguntzeko eskorga ematea.
Bai txirrina bai behar dituzun gauzak eskura izatea.
Zure ohea posizio baxuenean edukiko dugu. Komenigarria da alboetako barrak igota uztea, etzanda lo zaudenean ez jausteko.
Zuri edo zure senideren bati honako hau eskatzen dizuegu:
Azken hilabeteotan jausi zaren esatea erizainari.
Eskatu laguntza, behar duzun guztietan.
Erabili oinetako egokiak eta ez utzi logelan oinez ibiltzeko traba egin dezakeen ezer.
Lurzorura likidorik jausten bada, abisatu langileei lehenbailehen garbitzeko.
Logelan bakarrik egoten zarenean txirrina eskura eduki. Jausteko arriskua badaukazu, abisatu erizainari bakarrik zaudela esateko.Virgen Blanca Klinika: Mendiri Maisua 2, 48006 Bilbao / Tlf.: 94 412 70 11 / email: info@clinicavb.com