Pazientea >> Informazio osagarria

Telebista
Klinikak gela guztietan telebista alokatzeko aukera ematen dizu. Zerbitzu hau eskatzeko jarri zaitez Informazio Zerbitzuarekin harremanetan. ( Telelfono luzapena: 1806). Alokairua egonaldiaren bukaeran ordainduko duzu Administrazioan.
Ordenagailu pertsonaletarako konexioa hari-gabeko sareen bidez.
Klinikak Wifi sistema du zure ordenagailu pertsonala erabil dezazun. Zerbitzu hau erabiltzeko eskatu Informazioan.
Telefonoa
Klinikaren hainbat gunetan aurki ditzakezu txanponekin funtzionatzen duten telefono-kabinak (Harrera Nagusian, Larrialdietan, etab).
Gela guztiek telefonoa daukate. Hauen bitartez kanpoko deiak egin ditzakezu eta horretarako lehenengo “0” sakatu behar duzu eta behin telefonoak tonua daukanean, kanpoko zenbakia markatu. Telefono-gunearekin harremanetan jarri nahi baduzu, sakatu “9”. Deiak Administrazioan ordainduko dira fakturarekin batera.
Baliodun objektuak
Zuhurtziagatik, geletan baliozko objekturik ez gordetzea gomendatzen dizugu. Nahi izanez gero, Klinikako Administrazioan utzi ahal dituzu eta joan arte guk gordeko ditugu. Klinika ez da objektuen galtze edo lapurretez arduratuko.
Kerik gabeko gunea
Indarreko legeriaren arabera (192-1988 E.D.) ospitaletan erretzea debekatuta dago. Gogoratu tabakoa zure osasunerako kaltegarria dela. Virgen Blanca Klinika kerik gabeko erakundea da. Ezin daiteke eraikin eta inguruetan erre.

Edariak eta jatekoak
Harrerako itxaron gelaren aurrean freskagarri, edari bero eta fruitu lehorren makinak dituzu.
IMQ bulegoa
Beheko solairuan IMQren bulegoa daukazu, baimenak eta bolanteak Klinikatik irten barik tramitatzeko.
IMQordutegia
NEGUKO ORDUTEGIA
Irailaren 16tik ekainaren 30era arte:
Astelehenetik - Ostegunera: 8:30 - 13:00 eta 16:00 - 18:30
Ostiralez: 8:30 - 14:15 UDAKO ORDUTEGIA
Uztailaren 1etik irailaren 15a arte:
Astelehenetik - Ostiralera: 8:30 - 14:00 Iradokizunak
Zerbitzu onena eskaini nahi dizugu. Horretarako, nahiz eta guk ahalegin handiak egin, atentzioa egokia ez dela uste baduzu, mesedez, guri esan eta horrela gure zerbitzuak hobetu ditzakegu.
Kafetegia eta Jatetxea
Eraikineko beheko solairuan kafetegia dago eta honen ondoan jatetxea, edozeinentzako irekita dagoena. Higieneagatik, janariak eta edariak kafetegian bertan hartzea gomendatzen dizuegu.
Kafetegiaren eta Jatetxearen ordutegiak
KAFETEGIA
Astelehenetik ostiralera:
8:00 - 21:15 h.
Larunbat eta igandez:
8:30 - 16:30 h.JATETXEA
Astelehenetik ostiralera:
13:30 - 15:30 h.
Larunbat eta igandez:
13:30 - 15:00 h.Zerbitzu erlijiosoak
Apaiz batek egunero logelak bisitatzen ditu eta Jaunartze Sakratua banatzen du eskatzen duenarentzat. Igandetan meza ospatzen du kaperan. Beste gurtza mota batzuk egiten badituzu eta honi dagokion atentzioa nahi baduzu, zure eskaerari erantzun egokia ematen saiatuko gara.
Virgen Blanca Klinika: Mendiri Maisua 2, 48006 Bilbao / Tlf.: 94 412 70 11 / email: info@clinicavb.com