Gerentzia >> Historia

Virgen Blanca Klinikako Sozietatea, medikuntza arloko hogeita bost kideren hitzarmenari esker eratu zen. Akzio gehien zuena Jose Maria Domingo Gonzalez abokatua zen. Hain zuzen ere, 1965eko azaroaren 2an eratu zen.
Virgen Blanca Klinikaren eraikina Begoñako Elizatean dago eta lursaila "EL PINO" izeneko finkakoa da.
Pascual Perea Arkitektoak proiektua egin eta obraren zuzendaritza zuzendu zuen. T formako eraikinak 7 solairu ditu eta teilatupeko beste bat. Solairu bakoitzak1800 m2-ko azalera dauka. 1. solairuan, Zerbitzu Orokorrak; 2. solairuan, lau ebakuntza-gela nahiz hauei erantsitako zerbitzuak eta erradiologia gelak zein laborategia. Beheko solairuan edo Klinikarako sarbidean administrazio kontsultak eta beste zerbitzu batzuk daude, kafetegia eta jantokia barne. Beste solairuak ospitaleratzeko erabiliko dira. Ginekologiakoa den hirugarren solairua ere horretarako erabiliko da eta bertan erditze-gelak eta habiak daude. Guztira, 151 ohe dauzka. Teknika aurreratuenez diseinatutako eraikin sendoa da, erabilitako materialei zein teknika sanitarioak antolatzeari dagokienez.
1980ko hamarkadaren amaieran, finantza arloan egindako ahalegin handiari esker, hogeita bost gela inguru egokitu ziren, merkatuaren eskaeren beharrizanen arabera moldatzeko.

1990eko hamarkadaren erdialdean, medikuntzak eta diagnostiko zein kirurgia arloko teknikek garapen handia izan zutenez, eraikina berriro egokitu behar izan zen. Hortaz, kirurgia teknika, botika eta tratamendu berriak gehitu behar izan ziren, garai hartako medikuntzara egokitutako kalitatezkoak zerbitzu modernoak eskaintzeko.
Gaur egun, azken urteotan erositako akzio-paketeak direla eta, akzio guztien %93 IMQrena da.
Horren geroztik, eraikinaren egitura guztiak eta antolakuntza-ereduak berriztatzeko programa orokorra burutzen ibili gara, lehen mailako enpresa baten errealitatera egokitzeko.
Virgen Blanca Klinika: Mendiri Maisua 2, 48006 Bilbao / Tlf.: 94 412 70 11 / email: info@clinicavb.com