Pazientea >> Harrera

Klinikara iristean

Ate nagusitik sartuz, ezkerretara, HARRERAko hall handia topatuko duzu, eta bertan daude, besteak beste, Informazio eta Telefonogune sailak.

Han, dauzkazun zalantza guztiak argitu ahal izango dituzu, baita erabili behar dituzun osasun zerbitzu edo kontsultetara joateko jarraibideak ere.

Klinikara joateko zure arrazoia ekintza mediko-kirurgikoren bat bada, beharrezkoak diren datuak eta dokumentazio aproposa ekarri beharko dituzu eta, horretarako, ONARPENAK-INGRESUAK zerbitzura joan beharko duzu.

Onarpen zerbitzua

Aretoa HALL NAGUSIAren eskumatara eta INFORMAZIOA-TELEFONOGUNEAren aurrean kokatzen da zehazki.

Ondo identifikatzeko hurrengo dokumentazioa ekarri beharko duzu:
  •   Nortasun Agiri Nazionala.
  •   Izena eta abizenak, helbidea, telefono zenbakia.
  •   Zure medikuak egindako ingresu partea.
  •   Jaso behar duzun asistentzia aseguru etxeren edo mutuaren batek kudeatua baldin bada Konpainiaren txartela eman beharko diguzu, baita asistentzia agindua, bolantea, etab.

Onarpen zerbitzuak zure ingresu mota kudeatuko du (ospitalizazioa, eguneko ospitalea, interbentzio anbulatorioak, etab.). Ingresatzeko beharrezkoak diren datuak hartu ondoren, Onarpenetako langile batek dagokizun toki edo gelara lagunduko zaitu eta, bertan, erizaintzaren zaintzapean geratuko zara.

ONARPEN ZERBITZUAK Astelehenetik Ostegunera 08:00etatik 14:00etara eta 15,30etatik 19,00ak arte emango dizu arreta. Ostiraletan 08:00etatik 18:00ak arte, jarraian. Ordutegi honetatik kanpo eta larunbat, igande eta jaiegunetan Informazio Zerbitzura zuzendu zaitezke.

Harrera ordutegiak

   Astelehenetik Ostegunera: 8,00 - 14,00, y 15,30 - 19,00

   Ostiralez: 8,00 - 18,00

   Ordutegia honetatik kanpo, larunbatetan, igandetan eta jai egunetan, Informazio Zerbitzuarengana jo.

Virgen Blanca Klinika: Mendiri Maisua 2, 48006 Bilbao / Tlf.: 94 412 70 11 / email: info@clinicavb.com